Albisteak

Karmengo Ama Birjinaren Hirurrengoa

Eguna: 2023ko uztailak 14
Ordua: 19:30
Tokia: Aita Karmeldarren eliza. Donostia

Ostiral honetan, uztailak 14, arratsaldeko 19:30etan, Aita Karmeldarren elizan Karmengo Ama Birjinaren hirurrengo mezan abestuko dugu.

Ondoren kontzertu txiki bat eskainiko dugu.

Info

51. Musikaste edizioa

Eguna: 2023ko maiatzak 26 eta 27
Ordua: 19:30
Tokia: Lekuona fabrika. Errenteria

Egun hauetan MUSIKASTEN egongo gara Andra Mari abesbatzarekin.

Atzoko kontzertua, Koruen eguna izan zen. Bertan euskal kantuez gozatzeko aukera izan genuen eta Laida Otaduy-ren “Urretxindor banintz” lehen aldiz jendaurrean aurkeztu zen, bere zuzendaritzapean.

Gaur, berriz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin abestuko dugu, Miguel González Bastidaren “Stabat Mater” interpretatuz, besteak beste, Juan José Ocon-en zuzendaritzapean.

Plazer handia da guretzat honelako ekitaldietan parte hartzea.

Info

Agur Pedro, lagun

Atzo gure koraleko kide eta lagun Pedro hil zen.

Ohore handia izan da urte hauetan hainbeste musika eta bizipen partekatzea… eta, batez ere, bere adiskidetasunaz, beti gorputz eta arimaz aritzeaz eta beragan hain bereizgarri zen umore finaz gozatzea.

Agur Pedro, lagun

Info

AMArekin lankidetzan

Santa Cecilia Abesbatza-k beste urte baterako berritu du Errenteriako Andra Mari Abesbatzarekin 2016. urtetik duen lankidetza hitzarmena. Aurten, MUSIKASTE 2023ren bi kontzertutan hartuko dugu parte, maiatzean, Errenterian. Kontzertu horietako bat Laida Otaduy zuendariak zuzenduko du, eta uztailean Mozarten KOROAZIOAREN MEZA interpretatuko dugu, Dax-en.

Pozik gaude esperientzia musikal horiek AMAko lagunekin partekatzeaz eta orkestra handiekin batera lan egiteaz.

Info

Pagliacci ondoren

Joan den otsailaren 17-18-19an gure lehenengo operan parte hartu genuen. Pagliacciren hiru emanaldi, Donostiako Kursaalean, Santa Cecilia Abesbatzarentzat erronka izan direnak.

Opus Lirica eta Ainhoa Garmendiari eskerrak eman nahi dizkiegu gugan pentsatzeagatik eta talde osoarekin lan egiteko aukera emateagatik. Esperientzia izugarria izan da, bai musikan, bai giza mailan. Hemendik gure eskerrik beroenak.

Mila esker eta zorionak!

Info

Pagliacci

Eguna: 2023ko otsailak 17, 18 eta 19
Tokia: Kursaal Auditorioa. Donostia

Abesbatza ilusioz ari da lanean proiektu berri batean, Opus Lirica elkarteari esker. Pagliacci opera da.

(gehiago…)

Info

Santa Ageda bezperako koplak

Eguna: 2023ko otsailak 4
Ordua: 19:30
Tokia: Donostiako Parte Zaharra

Aurten ere, eta tradizioarekin jarraituz, Santa Cecilia Abesbatza Donostiako Parte Zaharreko kaleetara aterako da koplak kantatzera Santa Ageda bezperan, bere omenez.

Info

Gabonetako kontzertua Donostiako Alde Zaharreko kaleetan zehar

Eguna: 2022ko abenduak 30
Ordua: 18:00
Tokia: Donostiako Alde Zaharra

Datorren ostiralean, abenduak 30, Zaharrean Donostiako Alde Zaharreko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen eskutik, Donostiako Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko ditugu, arratsaldeko seietatik zortziak arte.

Egun hauetan gaudenez, errepertorioa munduko txoko guztietako gabon kantek osatuko dute.

Elkar ikustera gonbidatzen zaituztegu!

Info
Entseguak

Astearte eta Ostegunetan
20:30 – 22:00

Helbidea:

Coral Santa Cecilia Abesbatza
Errondo Pasealekua 2, Atzea
20010 Donostia
Idazkaritza@SantaCeciliaAbesbatza.org