Santa Cecilia Abesbatza-k beste urte baterako berritu du Errenteriako Andra Mari Abesbatzarekin 2016. urtetik duen lankidetza hitzarmena. Aurten, MUSIKASTE 2023ren bi kontzertutan hartuko dugu parte, maiatzean, Errenterian. Kontzertu horietako bat Laida Otaduy zuendariak zuzenduko du, eta uztailean Mozarten KOROAZIOAREN MEZA interpretatuko dugu, Dax-en.
Pozik gaude esperientzia musikal horiek AMAko lagunekin partekatzeaz eta orkestra handiekin batera lan egiteaz.