Abesbatza ikasturtea berrikuntzekin hasi dugu. Geldialdi luzearen ondoren jarduerari berriro ekiteko gogo handiz, eta, gainera, zuzendaritza aldaketarekin. Bizitzak aurrera egiten du, eta horrekin batera norberaren beharrak eta betebeharrak.
Kepak utzi egiten gaitu, 12 urteren ondoren, baina esku onetan uzten gaitu. Hemendik aurrera Laida Otaduyk zuzenduko gaitu. Ziur gaude elkarri primeran egokituko gatzaizkiola, denok baitaukagu aurrera egiteko gogo handia. Eta horrela, hurrengo proiekturako prestatzen hasi gara: Santa Zezilia Kontzertua azaroan, Donostiako Txistulari Bandarekin batera.
Eskerrik asko guztiagatik, Kepa, eta ongi etorri, Laida!